Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

jueves, 27 de mayo de 2010

Sare sozialen eraginkortasuna



Sare sozialen erabiltzailea naizen arren, egiten dudan erabilera nahiko pribatua dela pentsatzen dut eta ondorioz egoten diren marketing ekintzei, ez diet inolako kasurik egiten. Ondorioz, inoiz ez naiz sentitu marketing kanpaina baten parte, inoiz ez dudalako honelako ekintzetan parte hartzen. Hau, publizitatea mugatu beharko litzatekeen estrategia bat dela pentsatzen dudalako egiten dut. Sare sozialetan, nik egiten dudan erabileran, ez ditut iragarkirik, ezta marketing ekintzarik behar, hauen erabilera lagun arteko harremanetarako baita eta pribatasun hori mantendu beharko litzatekeela pentsatzen dut.

Marketing ekintza hauetan parte hartzeko, aukerak izan ditut, baina, nik uko egiten diet beti.

Burger King-en kasuan gertatzen den bezala, argi dago, honelako ekintzak gehiagok arrakasta lortuko dutela. Hala ere, arrakasta hau mugatua dagoela pentsatzen dut, arrakasta izango duten kanpainak egongo dira, baina, ez dut hazkunderik aurreikusten, arrakasta dagoeneko mugatua dagoelako. Moda kontu bat dela pentsatzen dut. Teknologiak aurrera egin ahala marketing estrategietarako formatuak berritu egin beharko dira, messengerrekin gertatu den bezala sare sozialekin berdina gertatuko baita, hau da, hauekiko interesa jeitsi egingo da.

Sare sozialek daukaten abantailarik handiena marketing ikuspuntutik, egunero izango duten audientzia oso handia izango dela da, globalizatuta dagoen sare bat delako. Gainera, badago jende asko, ekintza hauek jarraitzen dituztenak eta honela, marketinga egiten dutenek badakite lagun arteko parte hartzea, bere alde izango dutela eta era honetan beraien lana errazteko aukera izango dutela.

Daukaten mugarik handiena, pribatasunaren haustea arriskutsua Proxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

la da. Beste alde batetatik, kanpainak ondo funtzionatzen badu, jendeak positiboki baloratuko du marka, baina kanpaina gaizki ateratzekotan, emaitzak katastrofikoak izan daitezke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario