Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

jueves, 27 de mayo de 2010

Internet&eraginkortasuna

15 minutu hauetan interneten zehar surfeatzen ibili ondoren, honako web gune hauei egin diet bisita.

-www.sport.es
-www.as.com
-www.comunio.es
-www.tuenti.com
-www.hotmail.com
-www.eldiariovasco.com

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)

Interneten zehar ibiltzeko izan ditudan 15 minutuetan, batez ere, topatu dudan publizitate mota zabalduena, bannerrena izan da. Egon naizen web gune guztietan, banerrak agertzen ziren eta nire ustez, erabiltzen den interneteko publizitate mota zabalduena da. Hau da, beste publizitate motak, oso erabiliak diren arren, zenbait web guneek, ez dituzte erabiltzen, orrialdeko bisitariarentzat molestia batetan bilakatu ez daitezen. Honengatik, zenbait web guneek, egunkarien publizitatearen antzekoa den estrategia hau erabiltzen dutela pentsatzn dut.
Comunio, Tuenti eta AS orrialdeetan pop-up publizitatea egon dela ikusi dut. Nire ustez, ublizitate mota honek gehienetan, ez du jendearen atentzioa erakartzen, erreakzioa nire kasuan normalean gogaitzearena izaten delarik. Iragarkia,zeri buruzkoa den jakin gabe, zuzenean itxi egiten dut, ez zaidalako gustatzen publizitatea kontsumitzera behartuta ikusi nahi nire burua.
Hotmailen, egunero egiten ditudan bisitaldietan, Spam-eko publizitatea jasotzen dut eta pop-up bitartezko publizitatearekin gertatzen zaidan moduan, normalean zaborretara botatzen dut. Hemen ere, gaur egin dudan surfealdian, spam-a jaso dut eta zer eskaintzen zidaten irakurri gabe ezabatu ditut.

b) Ze markarekin egin duzun topo?
Egia esan 15 minutu hauetan zehar jaso dudan bonbardaketa masibotik, ia ez zaizkit markarik buruan gelditu. Oroitzen ditudan markak hauek izan dira:

-Orange
-Bwin
-banco Santander
-Sport

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Egia esan ez, egunero interneten egoten naizen denboran, batzuetan interesatu egiten naiz zenbait iragarkirengatik, baina 15 minutu hauetan ez naiz iragarkien edukietaz konturatu. Besterik gabe zenbait marka oroitu ditut.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Aurreko galderan aipatu dudan moduan, 15 minutu hauetan, batez ere, informazioa irakurtzera bideratu dut nire denbora eta ez diet jaramonik egin, bueltaka zebiltzan pop-up eta banner-ei. Beste batzuetan publizitatearen aurrean men egiten dudan arren, kasu honetan ez da horrelako ezer gertatu eta iragarleen orrialderik ez dut bisitatu.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Nire ustez, interneteko publizitateak, interneten nabigatzen dagoen pertsonaren jarrerarekin lotu beharko genuke, balorazio bat egin ahal izateko. Interneteko publizitatea eraginkorra izan dadin, egiten den publizitatea, bisitatzen ari garen orrialdearekin zerikusia izan beharko lukeela pentsatzen dut. Hau da, kiroletako egunkari bat irakurtzen baldin banago eta bat-batean pop-up baten bitartez, kolonia bat publizitatzen badidate, normalean, pop-up-a segituan ezer irakurri gabe itxi egingo dut.

Normalean interneten aurki daitekeen publizitatea, handia eta oso deigarria den arren, nahi duenak bakarrik ikusten ditu. Interneten nabigatzerakoan daukagun jarrerak, lehen aipatu bezala zerikusi handia dauka. Aspertuta eta denbora sobran baldin badaukagu probablea izango da publizitate erakarpen hauetako batetan erortzea, baina gure helburua web gunera sartu aurretik zehatza baldin bada ez diogu jaramonik egingo.

Saldu nahi zaigun produktu motaren arabera erakarpen handikoa edo txikikoa izango da. Hau da, ofertak eskaintzen badira askotan erakarpena ahalbidetuko du edota web gunearekin zerikusia duten produktuak badira erakarriko dute, bestela interneten nahiko zaila da jendea erakartzea.

Nire ustez, interneteko publizitatea, oraindik hobekuntza eta estrategia berriak aurkitu beharreko bidean dago. Beste medioekin konparatuz, desberdintasuna nabarmena da. Jendea, beste medioetako publizitatera ohituagoa dago eta internetek lortu behar duena ohitura hau lortzea da. Gainera, beste medioetan, telebistan esate baterako, publizitatea ikusi nahi ez duenak kanalez aldatzera behartuta dago eta interneten ordea click sinple bat eginez, publizitatea saiestera eramaten gaitu guk nahi dugun informazioa oztoporik gabe irakurriz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario