Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitate sexista

1.- Ford fiesta. Iragarki honetan festa bat bat aurkezten zaigu kolorez beteriko hiri batetan zehar. Mutilak eta neskak nahastuta agertzen dira, sexismora bideratzen duten irudiak agertzen ez direlarik. Beraz ez da iragarki sexista.

2.-Haggën Dazz “made like no other”. Iragarki honetan munduko pertsona desberdinak agertzen dira bakoitza bere bizilekuan. Herrialde bakoitzeko produktuak hoberenak agertzen dira, marka honetako produktuak munduko lehengai hoberenekin eginda daudela adieraztera emanez. Iragarki honetan sexismoa ez da inongo bazterretatik agertzen.

3.- Barcelo Hoteles. Iragarki honetan musikarekin anbientatutako hiriko familia bat agertzen da, hiritik mugituko dituztela kantatzen, hau da, barcelorekin oporretara joango direla adieraztera emanez. Gizonezko batek protagonismoaren papera hartzen duen arren pluralean hitzegiten duenez sexismoa deuseztatuta agertzen da.

4.-Dulux “Let’s Colour”. Iragarki honetan munduko arraza desberdinetako pertsonak hiri desberdinak kolorez guztiekin paretak margotzen agertzen dira. Ez da sexismorik agertzen inon ere ez.

5.- 11822 “lo damos todo”. Emakume bat klasekide ohien telefonoa lortu zizkiotela aipatzen du iragarkian, hau da, beraiei esker bere lagunak berriz aurkitzeko aukera eskertzen die. Sexismoa hemen ere ez dago.

6.- NBA. Iragarki honetan NBA saskibaloi ligako jokalari lejendarioak eta gaur egungoak nahastuta agertzen dira liga hau promozionatzeko. Sexismoa ez da inondik ageri.

7.-Anbar “Real Zaragoza”. Iragarki honetan sinpletasun handiarekin futbol talde honen garagardo botila berezi batzuen promozioa egiteko, gizon bat botilaz jantzita ageri da, botila bereziak direla aldrebes esaten. Sexismorik ez dago hemen ere ez.

8.-Calsberg “From England” Iragarki honetan, gizon ingelesen indarra erakusten da, beraiek mundu osoari kirolean irabazteko gai direla adieraziz. Iragarki hau sexista da, nazio bat gizonena izango balitz bezala erakusten duelako eta hormona maskulinoz osaturiko iragarki bat delako.

9.- Turismo La Rioja “Un año sabatico” Iragarki honetan, probintzia honetan bizi dezakezun lasaitasuna erakusten da bakarrik, ez da inongo pertsonaiarik ateratzen eta lurra bakarrik promozionatzen da. Iragarki honetan ez da sexismoa inondik inora agertzen.

10.-Nike “write the future”. Irargi honetan gizonen ikuspuntutik futbolari desberdinak agertzen dira, jokaldi desberdinak eta egoera desberdinak aurkeztuz. Gainera, emakume batzuk agertzen dira oProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

etu bat bailira moduan. Iragarki honetan sexismoa bor-borrean agertu egiten da, emakumeak Cannavaro futbolariarentzat dantzan agertzen direlako.

11.-Multiopticas. Multiopticasen iragarki honetan, produktua pertsonaia desberdinekin sinpleko promozionatzen saiatu egiten da. Iragarki honetan sexismoa ez da agertzen.

12.-El Ser Creativo. Iragarki honetan, ideia gabeko mundu bat erakusten zaigu, eta salbatzaile batzuk aukeratzen dituztela esaten dute. Aukeratuak emakumeak eta gizonak dira. Sexismoa hemen ere ez da agertzen.

13.-Fiat. Iragarki honeta burmuin batzuk agertzen dira haien artean sexu inplizitua agertzen delarik, sexu inplizitu honen bitartez buruen arteko konesioak aurkezten dira, hau da, kotxe bat sortzeko sortzaileen burmuinek egin behar duten elkarlana. Iragarki hau ez da sexista.

14.-Adidas “futbolerako botak”. Iragarki honeta Messi eta David Villa beraien teknika eta jokaldi ikusgarriak erakusten agertzen dira. Iragarki honetan ezta ez da sexismorik agertzen.

15.- Cepsa “la roja”. Iragarki honetan Espainir Fubolt Selekzioaren promozio bat egiten da era oso originalean. Herri batetan zenbakien ordez jokalarien izenak erabiltzen dituzte. Iragarki hau ez da sexista.

Publizitatearen mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Artikulua irakurri ondoren, argi geratzen dena, iragarki bati salaketa bat jartzen zaion momentuan, iragarlearen izena zikinduta gelditu daitekeela eta hain sentsibleak diren hartzaileek, produktu batekiko ikuspegia aldatu dezaketela. Iragarleek funtsik gabeko salaketei aurre egiteko aukera duten arren, juizioek irauten duten denbora oso luzea denez eta merkatuan gaur berria dena, bihar oso zaharra denez, iragarleek, iragarkia egiterakoan arriskuak saihesten dituzte, iragarkia arruntagoan bilakatzen bada ere. Markaren irudi ona mantentzea guztiz beharrezkoa da.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Publizitateari egiten zaion diskriminazioa, iragarkiek duten helburuarengatik da. Hau da, iragarkien helburua, produktuak saltzea denez eta filmeek duten helburua entretenitzea denez, sexua edo biolentzia neurtzerakoan ikuspegi desberdinak erabiltzen dira. Iragarleentzat honako jarrera, guztiz ez bidezkoa da, beraiek filmeak ez bezala telebistan agertzeagatik ordaintzen dutelako, baina legea zorrotza da eta ondorioz helburua, saltzea baldin bada lege hauetara hertsi beharko dira.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Idazleak tabako eta alkoholaz hitz egiten du,bi kasu hauetan, estatu gehienetan legalak diren droga bakarrak direlarik. Estatuarentzat, irabazi bikainak eskaintzen dizkioten produktuak dira, baina osasunaren kontra joaten diren produktuak direnez, herriari irudi garbi baten itxura irudikatzeko publizitatetik at uzten saiatzen dira. Nahiko ilogikoa dirudien arren, iragartzeak kontsumora bideratzen du hartzailea eta ondorioz produktu hauen iragarkiak debekatzen dituzte. Benetako helburua, hauen kontsumoa oztopatzea izango balitz, produktua merkatutik ateratzea izango litzateke soluzioa, baina herriak eta produzitzaileek egingo luketen presioak, lehen aipatutako, estatuak irabazten duen dirutzari gehituta, ezinezkoan bilakatzen dute produktua merkatutik ateratzea. Horregatik, publizitate hartzaileak tabako edo alkohol kontsumora ez bideratzeko iragarkiak oztopatzen dituzte.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Auto-erregulazioak, filtro baten lana egiten duela esan daiteke. Autocontrol erakundearen bitartez, kaleratzeko prest dauden iragarkiak, aztertu egiten dira eta arazoren bat ikustekotan iragarleari, egin duten iragarkiak dituen hutsegiteak jakinaraziko dizkiote. Era honetan, dirua eta denbora aurreztea ahalbidetzen da, filtro honetatik, pasatzen ez bada eta salaketa bat jartzen badiote iragarleari arazoetan sartuta ikusiko delako.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nik, nire burua askatasun osoaren muturrean kokatu egingo nuke. Gaur egun munduan bizi den jende gehiena (batez ere telebista arotik aurrera jaio diren pertsonak) badakite publizitatearen helburuak, produktu bat saltzea edota marka bat promozionatzea dela, hau da, zerbait saltzea orokorrean. Ondorioz, jendea pertsuaditzeko aukera guztiak gure eskuetan egon beharko lirateke, merkatu libre batetan bizi baikara eta ondorioz libreak izan behar gara gure produktuarekiko dagoen ikuspegia aldatu, berritu edo sortzeko.

Hala ere, badago target zehatz bat babesa beharko lukeena, hau da umeena. Publizitatea librea litzatekeen mundu batetan, arrisku handiena izango lukeen gizartearen sektorea izango lirateke umeak. Hauen babesa garantizatu ahal izateko, haiei bideratuta dauden produktuak babestea nahiko izango litzatekeela pentsatzen dut. Bestela ez legoke arazorik egongo, telebistan dauden programak erabiltzen dituzten baliabide guztiak iragargintzan erabiltzerako orduan.

Hiritar sinple baten ikus-puntuan jarri ezkero, dagoen mugaketa begi onez ikusiko nuela pentsatzen dut eta iragargintza librea arrisku bat bezala ikusiko ez banuen ere, neure pertsuasioa libreki, merkatuaren eskuetan uztea arriskutsua izango litzatekeela pentsatuko nuke.

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?


Irakurri dugun testuan esaten den bezala, publizitate asetzea, ondorio negatiboak ekar ditzake. Ondorio negatibo hauek, ez dituzte bakarrik kontsumitzaileek sufritzen, iragarleek sufritzen baitituzte ere. Hartzaileek, interesatzen zaien programa bat ikusten daudenean iragarkien saturazioak, suposatzen da aspertu egingo dituela, baina, testuan jartzen duenez, ez dute arazo hori jasango. Soinuaren inguruan, egindako inkesta batetan, jendeak, soinua altuegi edo gehiegizkoa dela pentsatzen du. Hartzaileak aspertuta edo gogaituta sentitu beharko liratekeela pentsatzen dugun arren, inkestatuen erdia baina pixka bat gehiagok, ez dute publizitatea aspergarritzat ikusten.

-Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?

1988.urtean ezarri ziren legeria biek ez dituzte telebistak, legeria hauek betetzera derrigortzen. Ondorioz, telebistei, jartzen dizkieten isunak ordaintzen dituzte eta era honetan, beraien parrilak publizitatez saturatzen dituzte. Publizitatearekin lortzen dituzten irabaziekin, errentableagoa egiten zaie jartzen dizkieten isunak ordaintzea, publizitatea kentzea baino. Zientzia eta teknologien ministeritzak, saturazioa gehiegizkoa denean bakarrik sartzen dira, telebistaren aurka.


-Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan
Iragarkian garrantzitsuena dena, bidaltzen den mezuaren bidez, kontatzen den istorioa da. Istorioak, mezua eraginkorra izatera bideratzea da iragarleek bilatzen duten helburu nagusia. Publizitatea sortzerako orduan, bilatzen duten emaitza, denek bilatzen duten notorietateaz gain, beraien konpetentziarekiko ahalik eta desberdinena izatea kontatzen duten istorioa. Daukaten helburua nagusia, hartzailea istorioaren parte izatea da eta identifikatuta sentitzea.
-Publizitateak gehiago entretenitu baina gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?
Egia esan bai. Ikuslearen ikuspuntutik mezua zenbat eta berriztatzailegoa izan, jendearen ikusmina pizten du edo behintzat, iragarkia erraztasun handiagoz ikustera bideratzen du. Gainera, iragarleek, konpetentziarengandik ahalik eta gehien urruntzeko erabiltzen duten arma nagusia hau izan ohi da, kreatibitatearena hain zuzen ere. Baina arazoa, publizitatearen helburua, saltzea dela da eta ondorioz, bilatu behar dena erakargarritasun honekin, jendea produktua kontsumitzera bideratzea da. Sormen prozesuari, garrantzia handia ematen diote publizitate agentziek, ideia on batek, kanpaina, arrakastara eraman dezakeelako, baina hau gertatzen ez bada kreatibitateari botatzen zaio erru nagusia. Eragiketa honetan, sormena ez da aldagai bakarra, horregatik, kanpaina batek salmentetan ez baditu helburuak lortzen berak jasaten ditu kritika gehienak. Ondorioz, kreatibitatea jendea erakartzeko egokia den arren azken helburura begira egin behar da, hau da, salmentak handitzea eta notorietatea lortzea. Beraz,jendea entretenitzea alde batetara utzi behar da, erakarri bai, baina helburu batekin, hau da, jendea pertsuaditu behar da.

Iragarkien elementuak aztertuz

Anuncios.com web gunetik ikusi ditugun 10 iragarkien azterketa egingo dut. Ikusitako iragarkiak hurrengo hauek dira:
-Toyota “surfer”
-Mahou “paraiso”
-El Corte Ingles “Lavadora”
-FC Barcelona “ems dejarem la pell”
-Iberostar “Deseos”
-Leche Celta “Celtunis”
-Eitb “esta en casa”
-11888 “maleta”
-El Corte Ingles “Emilio Tucci”
-Guggenhein Bilbao “Tall Tree”

Lagin txikia den arren, ezaugarri desberdinetan banatu ditugu azterketa egiterakoan. Produktu guztiek, marka askoren konpetentzia daukatenez eta haien arteko desberdintasuna existitzen ez denez, baliabide emozionalak erabili behar dituzte jendea erakartzeko. Aztertu ditugun iragarkietan, denek baliabide emozionalak erabiltzen dituzte, 11888 izan ezik.

Beste alde batetatik, ikusi ditugun iragarkien erdiak behintzat, umorea erabiltzen dute, hurbiltasuna aurkeztuz eta gazteen xede taldera hurbiltzen saiatuz. Hala ere, daukaten arriskua jendeak produktuarengan seriotasuna galtzea da.

Iragarleak, erabiltzen dituzten beste estrategietako bat, ospetsuen erabilera da. Era honetan, jendea produktuaz fidatzeko aukera handiagoak ditu produktua ezezagun batek iragartzen duenean ez bezala. Ikusi ditugun iragarkietatik, Iberostar, 11888 eta FC Barcelonak, ospetsuak erabili dituzte.

Musikaren erabilera ia iragarki guztietan ohikoa da. Gainera oso garrantzitsua da jendeak iragarkia jarrai dezan. Ikusi ditugun iragarkietan, fondoko musika denek erabiltzen dute, 11888 izan ezik, gilgle bezala erabiltzen duelarik.

Over ahotsa, ikusi ditugun iragarki guztiek erabiltzen dute. Leche Celta, iragarki guztietatik bakarra da, emakumearen ahotsa erabiltzen duena. Beste iragarki guztietan gizonezkoen ahotsa erabiltzen da, produktuari sinesgarritasuna emateko. Celtaren kasuan, produktuaren izaerarengatik da emakumea Over ahotsean agertzen dena.

Azterketa hau egin ondoren argi gelditu da, ia iragarki guztietan estereotipoak jarraitzen direla eta jarraitzen ez dituztenak, estereotipo hauek ez dituzte guztiz apurtzen.

Post-testaren emaitzak

Lehenik eta behin, jendearen %100ak erantzun didala esan beharra dago. Pepsiren iragarki hau oroitzen dutenak %60a izan dira eta 3.galderan, hau da, azken aldiko Cola freskagarriren baten iragarkia oroitzen duten galdetzerakoan %40ak Pepsiren iragarkia aipatu egin dute, Iragarkiaren inpaktua lehen begirada batetan ona dela esan genezake, jendeare ia erdiak Cola freskagarria adierazterakoan gure markaren iragarkia oroitzen baitute. Iragarki honen, oroitzapena Fernando Torres agertzen delako izateaz gain iragarkiak duen originaltasunarengatik izan dela esan daiteke, 7. galdera ia jende gehienak aukeratutako balore bat originaltasuna izan baita. Eginditugun beste ariketetan aipatu dugun bezala publizitatearen kreatibitateak, jendea erakartzen du eta kasu honetan originaltasunak jendea erakarri du.

Beste alde batetik, jendearen %40 ak Cola hitza irakurtzerakoan zuzenean Coca Colara joaten direla ikusi da. Marka honek, denbora daramalako iragarki kanpaina berririk egin gabe eta ondorioz merkatuaren balantza desorekatua dagoela ikusten da. Hala ere, lehen aipatutako %60ak iragarki oroitzea datu oso ona da, lagina oso murritza izan delako. Datu honek gainera, Fernando Torres agertzeak, iragarkiari ematen dion plusa argi uzten du, Cola iragarkirik oroitzen dute galdetu eta gero, Fernando Torres agertzen den azken iragarkia oroitzen duten galdetzerakoan %20an igo da gure iragarkia ezagutzen dutenen tasa.

Inkesta egin duten pertsonei iragarkiak zer adierazten dien galdetzerakoan jendearen erantzunak guztiz sakabanatzen dira. Jendeak ez du oso ondo ulertuiragarkia, honen amaieran merkeago dagoela esaten duten arren. Hau da, jendeak Fernando Torresek edatea eskaintzen dizunean atentzio handiagoa izan du, iragarkiaren amaieran ematen den datu garrantzitsuarekin baino, inkestatuen %20 bakarrik oroitu du azken datu hau.

Produktua, nik pentsatzen nuenaren kontran, jendearen arabera ondo deskribatzen da, protagonistak, “Refrescate con Pesi” esaterakoan zein produktutaz hitz egiten duen adierazten duelako edo, jendeak ondo deskribatutzat ematen du iragarkia.

Iragarkia, oroitzen dutenetatik, hau da, inkestatuen %60etik, denek arrakastatsutzat jo dute. Beraz, Fernando Torres futbolariaren irudiaren erabilpenak, iragarkiaren originaltasunari lotuta, iragarkia arrakastatsu bilakatzera eraman dute. Produktuaren salmentetan efektua izango duen jakitea zaila den arren, iragarkia behintzat jendearengan barneratzea lortu da.

Amaitzeko inkestatuei egiten zaien azken galderan, produktua noizbait kontsumitu duten galdetzen nien eta zergatia adierazterakoan %20eak iragarkietan famatuen erabilerak erakarri dituela onartu dute eta %20 beste medioetatik probatzera abiatu direla adierazi dute eta %20ak gustukoa dutelako edaten duten produktua dela adierazi dute.

Post-test



-Kanpainaren aukeraketa: Aukeratutako kanpaina, Fernando Torres-ek duela gutxi protagonista moduan eginiko “PEPSI”-ren iragarkia izango da.

-Kanpainaren deskribapena: Pepsiren kanpaina honetan, Fernando Torres futbolaria Pepsiren iragarkia grabatzen agertzen da. Bertan zuzendaria, grabaketa behin eta berriz mozten dabil, Torresek Pepsi esan beharrean Pesi esaten duelako. Azkenean Torres guztiz asperturik, bera Fuenlabradakoa dela dio eta berak Pesi esaten duela azpimarratzen du. Azkenean Over ahots batek zera esaten dio hartzaileari: “ Digas como lo digas, ahorras”.

-Tarjeta: Iragarki honetarako, 15 eta 50 urte bitarteko xede taldea hartuko dut.

-Sarrera: Egingo dudan inkesta honen bitartez bilatzen dudan helburua, gure iragarkiak izan duen penetrazioa jakitea eta gure produktuarekiko dagoen ikuspegia jakitea izango da. Jendeak pentsatzen duena oso garrantzitsua denez eta gure iragarkiak produktuaren ahalmenak aipatzea baino, originaltasuna aurkezten duenez, gure iragarkiak beraiengan izan duen efektua aztertu egingo dut.

-Metodologia: Jakin nahi ditugun datuak lortzeko hartu dudan lagina, 15 pertsonakoa izan da eta bakoitzak 15 galdera erantzun beharko ditu. Inkesta email bidez bidali egingo dut jendearen partaidetza arina izan dadin. Egingo dudan inkesta kualitatiboa izango da, jendeak, gure publizitate eta produktuari buruz pentsatzen duena jakitea interesatzen zaidalako. Galderak irekiak, itxiak eta mistoak izango dira eta hauek dikotomiko eta multikotomikoak izango dira

Inkesta:


1. Telebista ikusi al duzu azken hilabetean?
-BAI
-EZ

*2. Oroitzen al duzu azken aldian ikusitako iragarkirik?
-BAI
-EZ

*3. Oroitzen al duzu Cola freskarriak iragartzen zituen iragarkirik? (gure markako iragarkia aipatzen badute salto bostgarren galderara)
-BAI
-EZ

*4. Oroitzen al duzu Fernado Torres-en azken iragarkia?Zein?(Gure markako iragarkia ez badute aipatzen inkesta amaitu da)
-Bai
-EZ
Baiezoa ematekotan zein?_____________________

*5. Zer adierazten dizu iragarki honek?

-Pepsi merketu dela
-Pepsi Pesi izenarekin esatea egokia dela
-Pepsi egin nahi dutena egiten dutenentzat eginiko edaria dela
-Pepsi goxoa dagoela

*6. Zer iruditzen zaizu iragarkia?

*7. Definitu iragarki hurrengo aukerekin.

-Xelebrea
-Dibertigarria
-Originala
-Erakargarria
-Aspergarria
-Beste aukera bat______________

*8. Produktua ondo deskribatzen dela pentsatzen al duzu?

-Ondo
-Nahiko Ondo
Erdipurdi
-Nahiko gaizki
-Gaizki

*9. Zer da iragarkian geien gustatu zaizuna?


*10. Zer da iragarkitik aldatuko zenuena?


*11. Iragarkia arrakastatsua izan dela pentsatzen al duzu?(Baiezkoa ematekotan hurrengo galdera erantzu bestela salto hurrengora)
-Bai
-Ez

*12. Zergatik esaten duzu arrakastatsua izan dela?


*13. Iragarki hau zein xede talderi bideratuta dagoela pentsatzen duzu?
-Umeak
-Gazteak
-Gurasoak
-Aiton Amonak

*14. Zenbat urte dituzu?


*15. Amaitzeko, produktu hau noizbait kontsumitu al duzu? (baietz esatekotan zerk bultzatu zituen adierazi)
-Bai. Zergatik?_____________
-Ez

Pulsa aquí para contestar una encuesta

jueves, 27 de mayo de 2010

Eraginkortasuna saritzen


Efikazia sarien helburua ez da kreatibitatea saritzea, hauek duten efikazia baizik. Espainiar iragarleen elkarteak antolatzen dituen sari hauetan, aurreikusitako emaitzak bete edo hobetu dituztenak saritzen dituzte.

Lehenik, frogagarriak diren datuekin, lortu dituzten emaitzak erakutsi egin behar dira, egin duten iragarkiarekin lortu dituzten benefizioak azpimarratuz. Era honetan, saria lortu duen iragarleak, garrantzizkoa den notorietate edo fama ona lortzen dute eta haien sektorean lan egiten dutenen arteko hoberena dela erakusteko aukera eskaintzen zaiola. Markari, lortutako emaitza positiboez gain, nolabaiteko nabarmentasuna ematen zaio lehiakideen aurrean.

Sari hauek jasotzea, gehienbat lortutako emaitzen errekonozimendu bat da. Publizitatez josita dagoen telebistan, jendearen ekintzak bideratzea lan oso zaila da eta ondorioz sari honekin emaitzek emango dituzten benefizio ekonomikoetaz gain, beraien ideien arrakasta jakitea bideratzen dute.

Sari hauen bitartez, sektore berdineko lehiakideei hausnarketa batera bideratzen die, irabazleak egin dituen trikimailu eta estrategiak izan duten arrakasta ikusiz eta haien arteko txapelketa batera bideratuz. Era honetan, huts egin duten iragarleei, hobetzeko aukera eskaintzen zaie hurrengo urteko sariak irabazteko hobekuntzak egin ditzaten.
2009.urteko inbertsioak asko jaitsi direla ikusi daitekeen datu nabarmenetakoa da. Inbertsio handiena egin dutenak, irabazleen rankinean ez dute lehenengo postua irabazten eta ondorioz esan daitekeena, inbertsioak ez duela errentagarritasuna bideratzen, bi aldagai desberdin dira. Inbertsio handia egin dutenetatik 2.mailako sariak bi iragarleek lortu dute bakarrik.

Esperimentua amaitu da

Facebook-en egin dugun ariketa honen bitartez lortu ditudan lagunak 8 izan dira. Izena asmatu ondoren, profil erakargarri bat osatu dut, non, New York-en jaioa eta Bartzelonan bizi naizela aipatzen nuen eta hainbat datu erakargarri jartzen nituen. Jendea nigana heltzea lortu ahal izateko, aleatorioki aukeratutako jendeari egin diot lagun eskakizuna eta egin ditudan 100 eskarietatik zortzik bakarrik onartu dute nire lagun eskaria. Aipatu dudan aplikazioa, batez ere profil polit batena izan da, profil erakargarriak jendea erakartzen baitu.

Esperientzia honen ondoren, argi ikusi da, bakarrik %8ak onartu duela, ezagutzen ez duen pertsona baten lagun izateko gonbidapena. Inolako datu ezagunak ematen ez dituen pertsona bat lagun bezala onartzea, ez da normala gure xede taldearen artean behintzat. Onartu ezkero, pertsona honi, zure informazio pribatura jotzeko aukera aurrez aurre irekitzen baitiozu. Hala ere, nire lagun batzuk, facebook, jende berria ezagutzeko erabiltzen dute eta ondorioz, beraientzat normala da jende ezezaguna, lagun bezala onartzea.

Era honetan, zalantza etiko asko pizten dira. Guk esperimentu sinple eta mugatu baten bitartez 100 etik 8 pertsona erakarri baditugu, enpresa handiek eta zenbait pertsonek izan ditzaketen helburu pribatuetarako, milaka pertsoneta jo ezkero, pertsona askoren informazioa lortu dezakete, pertsona hauek konturatu gabe. Hala ere, pertsona guztiek badakite, sare sozialek dituzten arriskuak eta ondorioz beraien datuak babestu nahi baldin badituzten, badakite ezezagunak diren pertsonak onartzea arriskuan jartzen dituela.

Nire ustez, publizitateak formatu honen bidez, lortu dezakeen informazioa ez da arriskutsua. Benetan arriskutsua dena, pertsona pribatuek beraien probetxurako datuak lortzea da.Honela, jendea engainatzea lortu dezaketelako eta horregatik, perfil faltsuetaz babestea ezinbestekoa da, batez ere, ume eta internet ezagutza baxuko jendea.

Sare sozialetan bakarrik oinarritzen diren kanpaina publizitarioak arrakasta lortzea loteria bat dela pentsatzen dut. Ondorioz, sare sozialak erabiltzea egokia izan daitekeen arren, interneteko beste web orrietan eginiko publizitatearekin, kanpaina osatu beharko zela pentsatzen dut.

Sare sozialetan bakarrik oinarritzen diren markak ez ditut ezagutzen, baina, beraien kanpaina interneten oinarritzen dituztenak bai ordea. Esate baterako Bwin apostuetako enpresak egiten dituen kanpainak interneten oinarritzen dira. Internet hedabide egokia da, telebistan ezartzea ilegala duten produktuaProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

saltzen dituzten enpresentza, esate baterako, aipatutako bwin eta jokoan oinarritzen diren enpresa guztiak.

Sare sozialen eraginkortasuna



Sare sozialen erabiltzailea naizen arren, egiten dudan erabilera nahiko pribatua dela pentsatzen dut eta ondorioz egoten diren marketing ekintzei, ez diet inolako kasurik egiten. Ondorioz, inoiz ez naiz sentitu marketing kanpaina baten parte, inoiz ez dudalako honelako ekintzetan parte hartzen. Hau, publizitatea mugatu beharko litzatekeen estrategia bat dela pentsatzen dudalako egiten dut. Sare sozialetan, nik egiten dudan erabileran, ez ditut iragarkirik, ezta marketing ekintzarik behar, hauen erabilera lagun arteko harremanetarako baita eta pribatasun hori mantendu beharko litzatekeela pentsatzen dut.

Marketing ekintza hauetan parte hartzeko, aukerak izan ditut, baina, nik uko egiten diet beti.

Burger King-en kasuan gertatzen den bezala, argi dago, honelako ekintzak gehiagok arrakasta lortuko dutela. Hala ere, arrakasta hau mugatua dagoela pentsatzen dut, arrakasta izango duten kanpainak egongo dira, baina, ez dut hazkunderik aurreikusten, arrakasta dagoeneko mugatua dagoelako. Moda kontu bat dela pentsatzen dut. Teknologiak aurrera egin ahala marketing estrategietarako formatuak berritu egin beharko dira, messengerrekin gertatu den bezala sare sozialekin berdina gertatuko baita, hau da, hauekiko interesa jeitsi egingo da.

Sare sozialek daukaten abantailarik handiena marketing ikuspuntutik, egunero izango duten audientzia oso handia izango dela da, globalizatuta dagoen sare bat delako. Gainera, badago jende asko, ekintza hauek jarraitzen dituztenak eta honela, marketinga egiten dutenek badakite lagun arteko parte hartzea, bere alde izango dutela eta era honetan beraien lana errazteko aukera izango dutela.

Daukaten mugarik handiena, pribatasunaren haustea arriskutsua Proxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

la da. Beste alde batetatik, kanpainak ondo funtzionatzen badu, jendeak positiboki baloratuko du marka, baina kanpaina gaizki ateratzekotan, emaitzak katastrofikoak izan daitezke.

Internet&eraginkortasuna

15 minutu hauetan interneten zehar surfeatzen ibili ondoren, honako web gune hauei egin diet bisita.

-www.sport.es
-www.as.com
-www.comunio.es
-www.tuenti.com
-www.hotmail.com
-www.eldiariovasco.com

a) Ze publizitate formatu topatu duzun? (banner, pop-up, spam…)

Interneten zehar ibiltzeko izan ditudan 15 minutuetan, batez ere, topatu dudan publizitate mota zabalduena, bannerrena izan da. Egon naizen web gune guztietan, banerrak agertzen ziren eta nire ustez, erabiltzen den interneteko publizitate mota zabalduena da. Hau da, beste publizitate motak, oso erabiliak diren arren, zenbait web guneek, ez dituzte erabiltzen, orrialdeko bisitariarentzat molestia batetan bilakatu ez daitezen. Honengatik, zenbait web guneek, egunkarien publizitatearen antzekoa den estrategia hau erabiltzen dutela pentsatzn dut.
Comunio, Tuenti eta AS orrialdeetan pop-up publizitatea egon dela ikusi dut. Nire ustez, ublizitate mota honek gehienetan, ez du jendearen atentzioa erakartzen, erreakzioa nire kasuan normalean gogaitzearena izaten delarik. Iragarkia,zeri buruzkoa den jakin gabe, zuzenean itxi egiten dut, ez zaidalako gustatzen publizitatea kontsumitzera behartuta ikusi nahi nire burua.
Hotmailen, egunero egiten ditudan bisitaldietan, Spam-eko publizitatea jasotzen dut eta pop-up bitartezko publizitatearekin gertatzen zaidan moduan, normalean zaborretara botatzen dut. Hemen ere, gaur egin dudan surfealdian, spam-a jaso dut eta zer eskaintzen zidaten irakurri gabe ezabatu ditut.

b) Ze markarekin egin duzun topo?
Egia esan 15 minutu hauetan zehar jaso dudan bonbardaketa masibotik, ia ez zaizkit markarik buruan gelditu. Oroitzen ditudan markak hauek izan dira:

-Orange
-Bwin
-banco Santander
-Sport

c) Mezu/edukiren batek zure atentzioa deitu du?

Egia esan ez, egunero interneten egoten naizen denboran, batzuetan interesatu egiten naiz zenbait iragarkirengatik, baina 15 minutu hauetan ez naiz iragarkien edukietaz konturatu. Besterik gabe zenbait marka oroitu ditut.

d) Publizitatearen aurrean men egin al duzu? Hau da, banner batek proposatzen zizuna jarraitu duzu, iragarle baten webgunera ailegatu zara?

Aurreko galderan aipatu dudan moduan, 15 minutu hauetan, batez ere, informazioa irakurtzera bideratu dut nire denbora eta ez diet jaramonik egin, bueltaka zebiltzan pop-up eta banner-ei. Beste batzuetan publizitatearen aurrean men egiten dudan arren, kasu honetan ez da horrelako ezer gertatu eta iragarleen orrialderik ez dut bisitatu.

Buelta zaitez orain ibili zaren orri edo dena delakoetara. Erreparatu publizitateari. Hor zegoen, ezta?
e) Zure esperientzia hau eta aurrekoak kontuan hartuta, interneteko publizitateaz ze balorazio egiten duzu? Eraginkorra ote da? Asko/gutxi ikusten da? Erakargarria da? Hausnartu honen ingururan beste medioak kontuan hartuta.

Nire ustez, interneteko publizitateak, interneten nabigatzen dagoen pertsonaren jarrerarekin lotu beharko genuke, balorazio bat egin ahal izateko. Interneteko publizitatea eraginkorra izan dadin, egiten den publizitatea, bisitatzen ari garen orrialdearekin zerikusia izan beharko lukeela pentsatzen dut. Hau da, kiroletako egunkari bat irakurtzen baldin banago eta bat-batean pop-up baten bitartez, kolonia bat publizitatzen badidate, normalean, pop-up-a segituan ezer irakurri gabe itxi egingo dut.

Normalean interneten aurki daitekeen publizitatea, handia eta oso deigarria den arren, nahi duenak bakarrik ikusten ditu. Interneten nabigatzerakoan daukagun jarrerak, lehen aipatu bezala zerikusi handia dauka. Aspertuta eta denbora sobran baldin badaukagu probablea izango da publizitate erakarpen hauetako batetan erortzea, baina gure helburua web gunera sartu aurretik zehatza baldin bada ez diogu jaramonik egingo.

Saldu nahi zaigun produktu motaren arabera erakarpen handikoa edo txikikoa izango da. Hau da, ofertak eskaintzen badira askotan erakarpena ahalbidetuko du edota web gunearekin zerikusia duten produktuak badira erakarriko dute, bestela interneten nahiko zaila da jendea erakartzea.

Nire ustez, interneteko publizitatea, oraindik hobekuntza eta estrategia berriak aurkitu beharreko bidean dago. Beste medioekin konparatuz, desberdintasuna nabarmena da. Jendea, beste medioetako publizitatera ohituagoa dago eta internetek lortu behar duena ohitura hau lortzea da. Gainera, beste medioetan, telebistan esate baterako, publizitatea ikusi nahi ez duenak kanalez aldatzera behartuta dago eta interneten ordea click sinple bat eginez, publizitatea saiestera eramaten gaitu guk nahi dugun informazioa oztoporik gabe irakurriz.