Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitatearen mugak

1) Zergatik da kaltegarria iragarki bati egindako salaketa, salaketa horrek funtsik ez duenean ere?

Artikulua irakurri ondoren, argi geratzen dena, iragarki bati salaketa bat jartzen zaion momentuan, iragarlearen izena zikinduta gelditu daitekeela eta hain sentsibleak diren hartzaileek, produktu batekiko ikuspegia aldatu dezaketela. Iragarleek funtsik gabeko salaketei aurre egiteko aukera duten arren, juizioek irauten duten denbora oso luzea denez eta merkatuan gaur berria dena, bihar oso zaharra denez, iragarleek, iragarkia egiterakoan arriskuak saihesten dituzte, iragarkia arruntagoan bilakatzen bada ere. Markaren irudi ona mantentzea guztiz beharrezkoa da.

2) Publizitatean murrizten dena, beste edukietan onartuta dago, sexua eta biolentzia kasu. Zer dela eta diskriminazio hau? Orokorrean, zergatik da legea zorrotzago publizitatearekin?

Publizitateari egiten zaion diskriminazioa, iragarkiek duten helburuarengatik da. Hau da, iragarkien helburua, produktuak saltzea denez eta filmeek duten helburua entretenitzea denez, sexua edo biolentzia neurtzerakoan ikuspegi desberdinak erabiltzen dira. Iragarleentzat honako jarrera, guztiz ez bidezkoa da, beraiek filmeak ez bezala telebistan agertzeagatik ordaintzen dutelako, baina legea zorrotza da eta ondorioz helburua, saltzea baldin bada lege hauetara hertsi beharko dira.

3) Egileak dioenez, iragartzea debekatuta dagoen hori saldu daiteke. Nola ulertzen duzu paradoxa hau?

Idazleak tabako eta alkoholaz hitz egiten du,bi kasu hauetan, estatu gehienetan legalak diren droga bakarrak direlarik. Estatuarentzat, irabazi bikainak eskaintzen dizkioten produktuak dira, baina osasunaren kontra joaten diren produktuak direnez, herriari irudi garbi baten itxura irudikatzeko publizitatetik at uzten saiatzen dira. Nahiko ilogikoa dirudien arren, iragartzeak kontsumora bideratzen du hartzailea eta ondorioz produktu hauen iragarkiak debekatzen dituzte. Benetako helburua, hauen kontsumoa oztopatzea izango balitz, produktua merkatutik ateratzea izango litzateke soluzioa, baina herriak eta produzitzaileek egingo luketen presioak, lehen aipatutako, estatuak irabazten duen dirutzari gehituta, ezinezkoan bilakatzen dute produktua merkatutik ateratzea. Horregatik, publizitate hartzaileak tabako edo alkohol kontsumora ez bideratzeko iragarkiak oztopatzen dituzte.

4) Zeintzuk dira auto-erregulazioaren abantailak iragarleentzat?

Auto-erregulazioak, filtro baten lana egiten duela esan daiteke. Autocontrol erakundearen bitartez, kaleratzeko prest dauden iragarkiak, aztertu egiten dira eta arazoren bat ikustekotan iragarleari, egin duten iragarkiak dituen hutsegiteak jakinaraziko dizkiote. Era honetan, dirua eta denbora aurreztea ahalbidetzen da, filtro honetatik, pasatzen ez bada eta salaketa bat jartzen badiote iragarleari arazoetan sartuta ikusiko delako.

5) Publizitatearen profesioanala (izango) zarenez gero, non kokatzen duzu zeure burua? Protekzionismo osoaren muturrean (publizitate guztia estatuak erregulatuta) edo askatasun osoaren muturrean? Aldatuko zenuke iritziz hiritar sinplearen ikus-puntuan jarrita?

Nik, nire burua askatasun osoaren muturrean kokatu egingo nuke. Gaur egun munduan bizi den jende gehiena (batez ere telebista arotik aurrera jaio diren pertsonak) badakite publizitatearen helburuak, produktu bat saltzea edota marka bat promozionatzea dela, hau da, zerbait saltzea orokorrean. Ondorioz, jendea pertsuaditzeko aukera guztiak gure eskuetan egon beharko lirateke, merkatu libre batetan bizi baikara eta ondorioz libreak izan behar gara gure produktuarekiko dagoen ikuspegia aldatu, berritu edo sortzeko.

Hala ere, badago target zehatz bat babesa beharko lukeena, hau da umeena. Publizitatea librea litzatekeen mundu batetan, arrisku handiena izango lukeen gizartearen sektorea izango lirateke umeak. Hauen babesa garantizatu ahal izateko, haiei bideratuta dauden produktuak babestea nahiko izango litzatekeela pentsatzen dut. Bestela ez legoke arazorik egongo, telebistan dauden programak erabiltzen dituzten baliabide guztiak iragargintzan erabiltzerako orduan.

Hiritar sinple baten ikus-puntuan jarri ezkero, dagoen mugaketa begi onez ikusiko nuela pentsatzen dut eta iragargintza librea arrisku bat bezala ikusiko ez banuen ere, neure pertsuasioa libreki, merkatuaren eskuetan uztea arriskutsua izango litzatekeela pentsatuko nuke.

No hay comentarios:

Publicar un comentario