Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

viernes, 28 de mayo de 2010

Post-testaren emaitzak

Lehenik eta behin, jendearen %100ak erantzun didala esan beharra dago. Pepsiren iragarki hau oroitzen dutenak %60a izan dira eta 3.galderan, hau da, azken aldiko Cola freskagarriren baten iragarkia oroitzen duten galdetzerakoan %40ak Pepsiren iragarkia aipatu egin dute, Iragarkiaren inpaktua lehen begirada batetan ona dela esan genezake, jendeare ia erdiak Cola freskagarria adierazterakoan gure markaren iragarkia oroitzen baitute. Iragarki honen, oroitzapena Fernando Torres agertzen delako izateaz gain iragarkiak duen originaltasunarengatik izan dela esan daiteke, 7. galdera ia jende gehienak aukeratutako balore bat originaltasuna izan baita. Eginditugun beste ariketetan aipatu dugun bezala publizitatearen kreatibitateak, jendea erakartzen du eta kasu honetan originaltasunak jendea erakarri du.

Beste alde batetik, jendearen %40 ak Cola hitza irakurtzerakoan zuzenean Coca Colara joaten direla ikusi da. Marka honek, denbora daramalako iragarki kanpaina berririk egin gabe eta ondorioz merkatuaren balantza desorekatua dagoela ikusten da. Hala ere, lehen aipatutako %60ak iragarki oroitzea datu oso ona da, lagina oso murritza izan delako. Datu honek gainera, Fernando Torres agertzeak, iragarkiari ematen dion plusa argi uzten du, Cola iragarkirik oroitzen dute galdetu eta gero, Fernando Torres agertzen den azken iragarkia oroitzen duten galdetzerakoan %20an igo da gure iragarkia ezagutzen dutenen tasa.

Inkesta egin duten pertsonei iragarkiak zer adierazten dien galdetzerakoan jendearen erantzunak guztiz sakabanatzen dira. Jendeak ez du oso ondo ulertuiragarkia, honen amaieran merkeago dagoela esaten duten arren. Hau da, jendeak Fernando Torresek edatea eskaintzen dizunean atentzio handiagoa izan du, iragarkiaren amaieran ematen den datu garrantzitsuarekin baino, inkestatuen %20 bakarrik oroitu du azken datu hau.

Produktua, nik pentsatzen nuenaren kontran, jendearen arabera ondo deskribatzen da, protagonistak, “Refrescate con Pesi” esaterakoan zein produktutaz hitz egiten duen adierazten duelako edo, jendeak ondo deskribatutzat ematen du iragarkia.

Iragarkia, oroitzen dutenetatik, hau da, inkestatuen %60etik, denek arrakastatsutzat jo dute. Beraz, Fernando Torres futbolariaren irudiaren erabilpenak, iragarkiaren originaltasunari lotuta, iragarkia arrakastatsu bilakatzera eraman dute. Produktuaren salmentetan efektua izango duen jakitea zaila den arren, iragarkia behintzat jendearengan barneratzea lortu da.

Amaitzeko inkestatuei egiten zaien azken galderan, produktua noizbait kontsumitu duten galdetzen nien eta zergatia adierazterakoan %20eak iragarkietan famatuen erabilerak erakarri dituela onartu dute eta %20 beste medioetatik probatzera abiatu direla adierazi dute eta %20ak gustukoa dutelako edaten duten produktua dela adierazi dute.

No hay comentarios:

Publicar un comentario