Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

jueves, 27 de mayo de 2010

Eraginkortasuna saritzen


Efikazia sarien helburua ez da kreatibitatea saritzea, hauek duten efikazia baizik. Espainiar iragarleen elkarteak antolatzen dituen sari hauetan, aurreikusitako emaitzak bete edo hobetu dituztenak saritzen dituzte.

Lehenik, frogagarriak diren datuekin, lortu dituzten emaitzak erakutsi egin behar dira, egin duten iragarkiarekin lortu dituzten benefizioak azpimarratuz. Era honetan, saria lortu duen iragarleak, garrantzizkoa den notorietate edo fama ona lortzen dute eta haien sektorean lan egiten dutenen arteko hoberena dela erakusteko aukera eskaintzen zaiola. Markari, lortutako emaitza positiboez gain, nolabaiteko nabarmentasuna ematen zaio lehiakideen aurrean.

Sari hauek jasotzea, gehienbat lortutako emaitzen errekonozimendu bat da. Publizitatez josita dagoen telebistan, jendearen ekintzak bideratzea lan oso zaila da eta ondorioz sari honekin emaitzek emango dituzten benefizio ekonomikoetaz gain, beraien ideien arrakasta jakitea bideratzen dute.

Sari hauen bitartez, sektore berdineko lehiakideei hausnarketa batera bideratzen die, irabazleak egin dituen trikimailu eta estrategiak izan duten arrakasta ikusiz eta haien arteko txapelketa batera bideratuz. Era honetan, huts egin duten iragarleei, hobetzeko aukera eskaintzen zaie hurrengo urteko sariak irabazteko hobekuntzak egin ditzaten.
2009.urteko inbertsioak asko jaitsi direla ikusi daitekeen datu nabarmenetakoa da. Inbertsio handiena egin dutenak, irabazleen rankinean ez dute lehenengo postua irabazten eta ondorioz esan daitekeena, inbertsioak ez duela errentagarritasuna bideratzen, bi aldagai desberdin dira. Inbertsio handia egin dutenetatik 2.mailako sariak bi iragarleek lortu dute bakarrik.

No hay comentarios:

Publicar un comentario