Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

viernes, 28 de mayo de 2010

Post-test



-Kanpainaren aukeraketa: Aukeratutako kanpaina, Fernando Torres-ek duela gutxi protagonista moduan eginiko “PEPSI”-ren iragarkia izango da.

-Kanpainaren deskribapena: Pepsiren kanpaina honetan, Fernando Torres futbolaria Pepsiren iragarkia grabatzen agertzen da. Bertan zuzendaria, grabaketa behin eta berriz mozten dabil, Torresek Pepsi esan beharrean Pesi esaten duelako. Azkenean Torres guztiz asperturik, bera Fuenlabradakoa dela dio eta berak Pesi esaten duela azpimarratzen du. Azkenean Over ahots batek zera esaten dio hartzaileari: “ Digas como lo digas, ahorras”.

-Tarjeta: Iragarki honetarako, 15 eta 50 urte bitarteko xede taldea hartuko dut.

-Sarrera: Egingo dudan inkesta honen bitartez bilatzen dudan helburua, gure iragarkiak izan duen penetrazioa jakitea eta gure produktuarekiko dagoen ikuspegia jakitea izango da. Jendeak pentsatzen duena oso garrantzitsua denez eta gure iragarkiak produktuaren ahalmenak aipatzea baino, originaltasuna aurkezten duenez, gure iragarkiak beraiengan izan duen efektua aztertu egingo dut.

-Metodologia: Jakin nahi ditugun datuak lortzeko hartu dudan lagina, 15 pertsonakoa izan da eta bakoitzak 15 galdera erantzun beharko ditu. Inkesta email bidez bidali egingo dut jendearen partaidetza arina izan dadin. Egingo dudan inkesta kualitatiboa izango da, jendeak, gure publizitate eta produktuari buruz pentsatzen duena jakitea interesatzen zaidalako. Galderak irekiak, itxiak eta mistoak izango dira eta hauek dikotomiko eta multikotomikoak izango dira

Inkesta:


1. Telebista ikusi al duzu azken hilabetean?
-BAI
-EZ

*2. Oroitzen al duzu azken aldian ikusitako iragarkirik?
-BAI
-EZ

*3. Oroitzen al duzu Cola freskarriak iragartzen zituen iragarkirik? (gure markako iragarkia aipatzen badute salto bostgarren galderara)
-BAI
-EZ

*4. Oroitzen al duzu Fernado Torres-en azken iragarkia?Zein?(Gure markako iragarkia ez badute aipatzen inkesta amaitu da)
-Bai
-EZ
Baiezoa ematekotan zein?_____________________

*5. Zer adierazten dizu iragarki honek?

-Pepsi merketu dela
-Pepsi Pesi izenarekin esatea egokia dela
-Pepsi egin nahi dutena egiten dutenentzat eginiko edaria dela
-Pepsi goxoa dagoela

*6. Zer iruditzen zaizu iragarkia?

*7. Definitu iragarki hurrengo aukerekin.

-Xelebrea
-Dibertigarria
-Originala
-Erakargarria
-Aspergarria
-Beste aukera bat______________

*8. Produktua ondo deskribatzen dela pentsatzen al duzu?

-Ondo
-Nahiko Ondo
Erdipurdi
-Nahiko gaizki
-Gaizki

*9. Zer da iragarkian geien gustatu zaizuna?


*10. Zer da iragarkitik aldatuko zenuena?


*11. Iragarkia arrakastatsua izan dela pentsatzen al duzu?(Baiezkoa ematekotan hurrengo galdera erantzu bestela salto hurrengora)
-Bai
-Ez

*12. Zergatik esaten duzu arrakastatsua izan dela?


*13. Iragarki hau zein xede talderi bideratuta dagoela pentsatzen duzu?
-Umeak
-Gazteak
-Gurasoak
-Aiton Amonak

*14. Zenbat urte dituzu?


*15. Amaitzeko, produktu hau noizbait kontsumitu al duzu? (baietz esatekotan zerk bultzatu zituen adierazi)
-Bai. Zergatik?_____________
-Ez

Pulsa aquí para contestar una encuesta

No hay comentarios:

Publicar un comentario