Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

viernes, 28 de mayo de 2010

Publizitatea: entretenimendua edo salmenta tresna?

Zeintzuk dira asetze publizitarioaren ondorioak hartzailearengan publizitate eraginkortasunari dagokionez?


Irakurri dugun testuan esaten den bezala, publizitate asetzea, ondorio negatiboak ekar ditzake. Ondorio negatibo hauek, ez dituzte bakarrik kontsumitzaileek sufritzen, iragarleek sufritzen baitituzte ere. Hartzaileek, interesatzen zaien programa bat ikusten daudenean iragarkien saturazioak, suposatzen da aspertu egingo dituela, baina, testuan jartzen duenez, ez dute arazo hori jasango. Soinuaren inguruan, egindako inkesta batetan, jendeak, soinua altuegi edo gehiegizkoa dela pentsatzen du. Hartzaileak aspertuta edo gogaituta sentitu beharko liratekeela pentsatzen dugun arren, inkestatuen erdia baina pixka bat gehiagok, ez dute publizitatea aspergarritzat ikusten.

-Zergatik ez da betetzen eduki publizitarioak mugatzen duen legeria? Nork ateratzen ditu etekinak egoera horretatik?

1988.urtean ezarri ziren legeria biek ez dituzte telebistak, legeria hauek betetzera derrigortzen. Ondorioz, telebistei, jartzen dizkieten isunak ordaintzen dituzte eta era honetan, beraien parrilak publizitatez saturatzen dituzte. Publizitatearekin lortzen dituzten irabaziekin, errentableagoa egiten zaie jartzen dizkieten isunak ordaintzea, publizitatea kentzea baino. Zientzia eta teknologien ministeritzak, saturazioa gehiegizkoa denean bakarrik sartzen dira, telebistaren aurka.


-Iragarki “nabarmenak” egiteko ahalegina egiten denean ze nolako eragina du horrek mezuarengan
Iragarkian garrantzitsuena dena, bidaltzen den mezuaren bidez, kontatzen den istorioa da. Istorioak, mezua eraginkorra izatera bideratzea da iragarleek bilatzen duten helburu nagusia. Publizitatea sortzerako orduan, bilatzen duten emaitza, denek bilatzen duten notorietateaz gain, beraien konpetentziarekiko ahalik eta desberdinena izatea kontatzen duten istorioa. Daukaten helburua nagusia, hartzailea istorioaren parte izatea da eta identifikatuta sentitzea.
-Publizitateak gehiago entretenitu baina gutxiago saltzen omen du. Ez du ideia honek zalantzan jartzen publizitate jardunean sormenari ematen zaion garrantzia?
Egia esan bai. Ikuslearen ikuspuntutik mezua zenbat eta berriztatzailegoa izan, jendearen ikusmina pizten du edo behintzat, iragarkia erraztasun handiagoz ikustera bideratzen du. Gainera, iragarleek, konpetentziarengandik ahalik eta gehien urruntzeko erabiltzen duten arma nagusia hau izan ohi da, kreatibitatearena hain zuzen ere. Baina arazoa, publizitatearen helburua, saltzea dela da eta ondorioz, bilatu behar dena erakargarritasun honekin, jendea produktua kontsumitzera bideratzea da. Sormen prozesuari, garrantzia handia ematen diote publizitate agentziek, ideia on batek, kanpaina, arrakastara eraman dezakeelako, baina hau gertatzen ez bada kreatibitateari botatzen zaio erru nagusia. Eragiketa honetan, sormena ez da aldagai bakarra, horregatik, kanpaina batek salmentetan ez baditu helburuak lortzen berak jasaten ditu kritika gehienak. Ondorioz, kreatibitatea jendea erakartzeko egokia den arren azken helburura begira egin behar da, hau da, salmentak handitzea eta notorietatea lortzea. Beraz,jendea entretenitzea alde batetara utzi behar da, erakarri bai, baina helburu batekin, hau da, jendea pertsuaditu behar da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario