Urtziren Bloga

Urtziren Bloga

jueves, 27 de mayo de 2010

Esperimentua amaitu da

Facebook-en egin dugun ariketa honen bitartez lortu ditudan lagunak 8 izan dira. Izena asmatu ondoren, profil erakargarri bat osatu dut, non, New York-en jaioa eta Bartzelonan bizi naizela aipatzen nuen eta hainbat datu erakargarri jartzen nituen. Jendea nigana heltzea lortu ahal izateko, aleatorioki aukeratutako jendeari egin diot lagun eskakizuna eta egin ditudan 100 eskarietatik zortzik bakarrik onartu dute nire lagun eskaria. Aipatu dudan aplikazioa, batez ere profil polit batena izan da, profil erakargarriak jendea erakartzen baitu.

Esperientzia honen ondoren, argi ikusi da, bakarrik %8ak onartu duela, ezagutzen ez duen pertsona baten lagun izateko gonbidapena. Inolako datu ezagunak ematen ez dituen pertsona bat lagun bezala onartzea, ez da normala gure xede taldearen artean behintzat. Onartu ezkero, pertsona honi, zure informazio pribatura jotzeko aukera aurrez aurre irekitzen baitiozu. Hala ere, nire lagun batzuk, facebook, jende berria ezagutzeko erabiltzen dute eta ondorioz, beraientzat normala da jende ezezaguna, lagun bezala onartzea.

Era honetan, zalantza etiko asko pizten dira. Guk esperimentu sinple eta mugatu baten bitartez 100 etik 8 pertsona erakarri baditugu, enpresa handiek eta zenbait pertsonek izan ditzaketen helburu pribatuetarako, milaka pertsoneta jo ezkero, pertsona askoren informazioa lortu dezakete, pertsona hauek konturatu gabe. Hala ere, pertsona guztiek badakite, sare sozialek dituzten arriskuak eta ondorioz beraien datuak babestu nahi baldin badituzten, badakite ezezagunak diren pertsonak onartzea arriskuan jartzen dituela.

Nire ustez, publizitateak formatu honen bidez, lortu dezakeen informazioa ez da arriskutsua. Benetan arriskutsua dena, pertsona pribatuek beraien probetxurako datuak lortzea da.Honela, jendea engainatzea lortu dezaketelako eta horregatik, perfil faltsuetaz babestea ezinbestekoa da, batez ere, ume eta internet ezagutza baxuko jendea.

Sare sozialetan bakarrik oinarritzen diren kanpaina publizitarioak arrakasta lortzea loteria bat dela pentsatzen dut. Ondorioz, sare sozialak erabiltzea egokia izan daitekeen arren, interneteko beste web orrietan eginiko publizitatearekin, kanpaina osatu beharko zela pentsatzen dut.

Sare sozialetan bakarrik oinarritzen diren markak ez ditut ezagutzen, baina, beraien kanpaina interneten oinarritzen dituztenak bai ordea. Esate baterako Bwin apostuetako enpresak egiten dituen kanpainak interneten oinarritzen dira. Internet hedabide egokia da, telebistan ezartzea ilegala duten produktuaProxy-Connection: keep-alive
Cache-Control: max-age=0

saltzen dituzten enpresentza, esate baterako, aipatutako bwin eta jokoan oinarritzen diren enpresa guztiak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario